2 URTEKO GELAK

Gure ikastolak 2 urterekin eskolaratzeko aukera ematen du 2008-2009 ikasturtetik aurrera; gaur egun bi gela ditugu.  Sarrerak eta irteerak malguak izaten dira.
Txokoetan jolasten gara, bakoitzak gehien atsegin duen lekuan. Gelan, txoko hauek ditugu: plastika, lenguaia, eraikuntza eta etxe txokoa.
Gela hauek erabat hornituak daude eta adin honetako ikasleen beharrei egokituak.
Gure lana,  segurtasun, konfidantza eta afektuz beteriko giroa sortzea da, umeen autonomia garatzeko eta oinarrizko premiei erantzuna emateko.
Ondorengo ekintzak antolatzen ditugu: abestu, ipuinak kontatu, psikomotrizitatea, urtebetetzeak ospatu......
Guzti hau, umeen interesak, heldutasun eta erritmo pertsonaleei errespetatuz.


HAUR HEZKUNTZA

Adin bakoitzeko, bi gela ditugu (3tik-6 urtera);  jolas-txoko bitartez jarraitzen dugu lanean, 2 urteko geletako txoko berdinak mantenduz baina adin ezberdinei egokituta. Hartara, 5 urteko gelako etxe-txokoa, adibidez, anbulategia lehenengo eta beranduago denda bihurtzen da, dituen funtzioak eta helburuak aldatuz.
Haurren autonomia garatzea dugu helburu, beren ezberdintasuna zainduz, ume bakoitzaren identitatearen eta aniztasunari erreparatuz eta eguneroko jardueretan afektibitatea eta harremanak duten garrantzia balioetsiz.
Edukiak era esanguratsuan eta haurren interesei zuzenean loturik eratzen eta aurkezten dira. Urtxintxa proiektua erabiltzen dugu.
Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia du bai haurraren garapen osoan, baita euskalduntze-prozesuan ere.


LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntza 6 kurtsoz osatuta dago, 6 urtetik 12 urtera. 2 urteko 3 ziklotan antolatzen da.

Ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan Txanela proiektua lehen hezkuntzako ikas materiala aukeratu dugu.

 

HIZKUNTZA EREDUA

Ikastolako hizkuntza eredua D eredua da ziklo guztietan.