2019-2020 Ikasturterako matrikulazioa

 

463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, etenda geratu dira Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan onartzeko 2020ko abenduaren 11ko Aginduan ezarritako epeak (2020ko urtarrilaren 16ko EHAA).
Horregatik, onarpenerako behin betiko zerrendak ez dira 2020ko martxoaren 31n argitaratuko, hasiera batean aurreikusitako egunean.
Sailak bere webgunean eta Ikasgunean, familientzako Hezkuntza Sailaren atarian, ezagutaraziko ditu egutegi eta epe berriak.

 

 

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
    • On-line: 2020ko urtarrilaren 27tik otsailaren 6ko 24:00etara arte
    • Aukeratutako lehenengo ikastetxean: 2020ko urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean                                                   ZERRENDAK: 
    • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2020ko otsailaren 25a
    • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2020ko martxoaren 17a
    • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2020ko martxoaren 25era arte
    • Eskabidean atzera egitea: 2020ko martxoaren 25era arte
    • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2020ko martxoaren 31a

 

Matrikulari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu HEZKUNTZA SAILAN.

 

 

KZ-guneekin laguntza-zerbitzu berria familientzat

Astelehenetik aurrera, martxoak 30, KZ-guneekin lotutako laguntza-zerbitzu berri bat eskaintzen hasiko da.


KZguneek herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema-prozedura berria antolatu dute, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bitartez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.


Zerbitzu honen lehentasunezko helburuetako bat izango da aholkularitza edo jarraibideak behar dituzten familiei laguntza ematea, beraien konpetentzia digitalak areagotzeko eta, horrela, beren seme-alabei lagundu ahal izateko, ikastetxeek egun ikasle guztiei bidaltzen dizkieten on_line zereginetan.


Zalantza teknologikoak ebazteko urrutiko zerbitzua ematen duten KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua kontsulta daiteke hemen.
Beste aldetik, eskuragarri zenbait tutorial errazak

ESKOLA-JARDUERA PRESENTZIALA ALDI BATERAKO ETETEA

 Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu gertaeren bilakaera eta agintari eskudunak aplikatzen ari diren neurriak direla eta, eskola-jarduera presentzialen etetea beste abisu bat eman arte luzatzen dela.

Dakizuenez, Covid-19 birusaren ondorioz ezarritako neurri epidemiologikoak irauten duen bitartean, irakasleek haien etxetik egingo dute lan, ikasleek hezkuntzarako duten eskubidea bermatuz. Arantzabela Ikastolako klaustroa horretan ari da, zuen seme-alabei lana bidaliz, baliabideak eskainiz, zalantzak argitzeko prestutasuna azalduz eta familiekin lan-ordutegiaren baitan komunikazio irekia mantenduz.
Baina, ezin gara nahastu eta ezin dugu ahaztu, ikasturte hau ez dela amaitu; egiteko, irakasteko eta ikasteko era aldatu bada ere, ikasleek
aurtengo helburuak lortzeko asmoz, mailari dagozkion edukiak lantzen jarraituko dute irakasleen laguntzarekin. Ondorioz, irakasleek ikasleek egiten duten lanaren jarraipena eta balorazioa ere egingo dute.
Hau guztia kontuan izanik, Ikastetxeko Zuzendaritza Taldeak familiei hurrengo konpromisoak har ditzazuen eskatzen dizue:

1. Eskolako emailak aktibatuta izatea eta egunero begiratzea jasotako lanak eguneratuta izateko.

2. Erraztasunak ematea ikasleei etxean lan egin dezaten: errutina bat, leku aproposa lan egiteko, etab. Ikasleek egunero lan egitea,  astelehenetik ostiralera.

3. Edozein zalantza izanez gero, irakaslearekin jartzea kontaktuan hura argitzeko.

4. Irakasleek bidalitako zuzenketak erabiltzea lana berrikusteko: adinaren arabera zuzenketa ikasleak berak egitea edota familiaren laguntzarekin
eta egindako akatsetan erreparatu.

Animo guztioi. Denon artean lortuko dugu eta!

 

 

Eskola-adineko Elikadura Osasungarrirako Gomendioen Gida

Elikadurak zeregin garrantzitsua du hainbat gaixotasunen prebentzioan. Eskola-garaian, sukaldaritza-gustuak garatzen dira, eta gure bizitza osoan lagunduko diguten elikadura ohiturak sortzen dira. 

Gida hau eskola adinean elikadura-ohitura osasungarriak sortzen eta finkatzen laguntzeko prestatu da. Mezuen erraztasuna eta argitasuna lehenesten saiatu da, edonork erabili ahal izan dezan, ezagutza espezializaturik eduki behar izan gabe. Espero dugu bere gomendioak aplikatu ahal izatea, bere eremu bakoitzean, bai eskola-menuen arduradunek, bai eskola-umeen familiek. 

Gida honen kopia elektronikoak esteka honetan eskura daitezke: https://bategin.alimentacionsaludable.eus/ 

 

Gidak 5 eskuliburu dauzka:

1. Elikadura osasungarria eskola adinean

2. Eskola adinerako aholku dietetikoak

3. Ikastetxeetako menuetarako aholku dietetikoak

4. Ikastetxeetako menuak osatzeko aholkuak

5. Eskola adineko elikadurarekin lotutako beste hainbat alderdi