CEIP ARANTZABELA IKASTOLA HLHI

DATORREN IKASTURTEKO MATRIKULAZIOA

Familia agurgarriak:

Ohar honen bidez, COVI-19aren eraginez jasaten ari garen egoera dela eta, datorren ikasturterako, 2020-21erako, zuen seme-alabaren narpena ikasgunea plataforman kontsultatu dezakezue. Hala ere, edozein zalantza duzuela,  zuzendaritza@arantzabela.com emailera bidali dezakezue.

Behin-Betiko zerrendatan Arantzabela Ikastolan onartutako ikaslea, bertan matrikulatuta gelditzen da.

Ikasturte hau, 2019-20a, bukatu aurretik, informazioa bidaliko zaizue.

Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.

Gasteizen, 2020ko maiatzaren 14an.

Zuzendaritza

EGUTEGIA EGUNERATUA

  • Egutegia eguneratua (leiho berri batean irekitzen da) (2020-04-29)
  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
    • On-line: 2020ko urtarrilaren 27tik otsailaren 6ko 24:00etara arte
    • Aukeratutako lehenengo ikastetxean: 2020ko urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2020ko otsailaren 25a
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2020ko martxoaren 17a
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2020ko maiatzaren 6ra arte
  • Eskabidean atzera egitea: 2020ko maiatzaren 6ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2020ko maiatzaren 12a
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2020ko maitzaren 15a
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2020ko ekainaren 12ra arte
  • Ordezkariek esleitutako plazei uko egitea: 2020ko maiatzaren 19ra arte
  • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2020ko irailaren 18ra arte

Matrikulari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu HEZKUNTZA SAILAN.

FAMILIENTZAKO ORIENTABIDEAK

COVID-19ko pandemiak sortutako konfinamendu-egoerak eskolara eta familietara eramaten gaitu, ziurgabetasunez eta segurtasunik ezaz betetako esperientzia berriak bizitzera. Aldaketetara egokitzeko guztion ahalegina handia eta aintzatesgarria izaten ari da. Beharrezkoa da, halaber, egoera hori gure onena garatzeko aukera gisa bizitzea, eta, batez ere, gure seme-alabei esperientzia aldakorrei aurre egiten laguntzeko; izan ere, askotan, ez dago aurretiazko eta behin betiko irtenbiderik.

Hezkuntza Saila ahalegin handia egiten ari da eskola-jarduerak garatzen jarrai dezan behar diren neurriak abian jartzeko, eta aurkezten dizuegun dokumentu honek horretan lagundu nahi du

FAMILIENTZAKO ORIENTABIDEAK

 

2019-2020 Ikasturterako matrikulazioa

 

463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, etenda geratu dira Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan onartzeko 2020ko abenduaren 11ko Aginduan ezarritako epeak (2020ko urtarrilaren 16ko EHAA).
Horregatik, onarpenerako behin betiko zerrendak ez dira 2020ko martxoaren 31n argitaratuko, hasiera batean aurreikusitako egunean.
Sailak bere webgunean eta Ikasgunean, familientzako Hezkuntza Sailaren atarian, ezagutaraziko ditu egutegi eta epe berriak.

 

 

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
    • On-line: 2020ko urtarrilaren 27tik otsailaren 6ko 24:00etara arte
    • Aukeratutako lehenengo ikastetxean: 2020ko urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean                                                   ZERRENDAK: 
    • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2020ko otsailaren 25a
    • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2020ko martxoaren 17a
    • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2020ko martxoaren 25era arte
    • Eskabidean atzera egitea: 2020ko martxoaren 25era arte
    • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2020ko martxoaren 31a

 

Matrikulari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu HEZKUNTZA SAILAN.

 

 

KZ-guneekin laguntza-zerbitzu berria familientzat

Astelehenetik aurrera, martxoak 30, KZ-guneekin lotutako laguntza-zerbitzu berri bat eskaintzen hasiko da.


KZguneek herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema-prozedura berria antolatu dute, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bitartez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.


Zerbitzu honen lehentasunezko helburuetako bat izango da aholkularitza edo jarraibideak behar dituzten familiei laguntza ematea, beraien konpetentzia digitalak areagotzeko eta, horrela, beren seme-alabei lagundu ahal izateko, ikastetxeek egun ikasle guztiei bidaltzen dizkieten on_line zereginetan.


Zalantza teknologikoak ebazteko urrutiko zerbitzua ematen duten KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua kontsulta daiteke hemen.
Beste aldetik, eskuragarri zenbait tutorial errazak