Gure liburutegiko katalogoa

 

 

 

HEMEN kontsulta dezakezu gure katalogoa.

ABIAN DA LIBURUTEGIA


Ikastolako Liburutegiko plaza desagertzear dago; izan ere, ikasturte honetan, erdira murriztu da zerbitzu horretara eskainitako jardunaldia. Eta datorren ikasturtean, Hezkuntza Sailak jakinarazi bezala, aipatu plaza kenduko digute.
Hala ere, Ikastolako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, liburutegia erabiltzeko aukera dago astelehenetan, 17:00etatik 18:00etara.
OIHAN GURASO ELKARTEAK txoko hori astean behin zabaltzea pentsatu du:


ASTEARTETAN, 17:00ETATIK 18:00ETARA.


HELBURUA
Helburua da familia-elkargunea sortzea, harremanak errazteko eta Ikastolako hezkuntza-komunitatearen (aitak-amak-ikasleak-irakasleak…) parte-hartzea sustatzeko.
EUSKARA izango da komunikazio-hizkuntza, baina ez dugu oztopo izatea nahi euskaldunak ez direnen ekarpenak aurrera eramateko. Baina euskaraz komunikatzen saiatzeko jarrera nahitaezkoa izango da.
Behin tokia eta helburua ezagututa, edukia baino ez zaigu geratzen. Lantegi arruntak antolatuko ditugu: marrazketa, xakea, bertsolaritza, ipuin kontaketa, euskaldunekin solasean… (bururatzen zaigun guztia!). Eta haurrek zein helduek elkarrekin parte hartu ahal izango dute

 

 Nola parte har dezaket?
Bereziki, bi eratara:
-Zure seme-alabekin etorriz.
-Lantegiren bat antolatzen lagunduz.

 

HILEKO EGUTEGIA
Egutegi bat prestatuko da hilero antolatu ditugun ekintzekin, eta ohiko bideak erabiliko dira egutegiak iragartzeko.